Jon Estefane Turrezek ume-mailan nagusitu zen. Turrezek 11 urte dauzka, Sopelako Irristaketaren taldekidea da eta orain dela bi urte hasi zen kirol hori praktikatzen. Miren, Irati eta Ayla Sopelako taldekideek ere parte hartu zuten txapelketan. Lehenengo aldia izan da Sopelako Irristaketa taldea Euskadiko Txapelketan lehiatu dena. Taldean 51 umek eta gaztek hartzen dute parte, 4 urtetik 18ra bitartean, eta gehienak sopeloztarrak dira.
GiraGetxo Irristaketa taldeko hiru patinatzailek ere txapelketan jardun zuten. Honako hauek izan ziren: Iván Castillo, Euskadiko txapelduna izan zen junior-kategorian; Aiesa González, Euskadiko txapeldunordea, gazteen mailan; eta Sandra Fernández, hirugarren postuan geratu zen kadeteetan.