Honez gainera, manifestazioa baino lehen, 18:00etatik aurrera, tailerrak umeentzat eta bertso-parrillada (bertsolariak, edaria, saiheskiak...) izango da denontzat.
Urko Labeaga
Urko Labeaga Garcia 1998ko maiatzaren 18an atxilotu zuen Ertzaintzak, ustez Algortako Telefonicako eraikin batean ipini gura zuen lehergailuak eskuetan eztanda egin zionean. ETAren Bizkaia komandoko kide izatea leporatuta, 42 urteko espetxe zigorra ezarri zioten 2002an. Gaur egun, Villabonako (Asturias) espetxean daukate preso, etxetik 295 kilometro ingurura.
Bere ama zen Pili García Sánchez otsailaren 21ean hil zen, 77 urte zituela. Etxeratek salatu zuen emakumea zendu zela bere seme presoaren "azken musua jaso barik"; ez zioten ama agurtzen utzi Labeagari.
Patxi Markes eta Iñaki Bilbao
Bestalde, Patxi Markes Zelaia Berangoko auzokidea 1998ko ekainaren 5ean atxilotu zuten Gernikan, Ertzaintzak egindako polizia-operazio batean. Berangoztarra zegoen etxe berean zen Ina Zeberio ETAko burkide Lizartzarra hilik suertatu zen. Etxebizitza horretan, Urdulizko herritarra den Iñaki Bilbao Gaubeka atxilotu zuten. Ondoren, beste 14 pertsona ere atxilotu zituzten. Gaur egun, Patxi Markes Castello II (Albocasser) espetxean daukate, Euskal Herritik 550 kilometrora; Iñaki Bilbao, berriz, Zuerako (Zaragoza) kartzelan preso daukate, Euskal Herritik 300 kilometrora.