Astrabuduko Josu Murueta kultur etxean egin zen saioa. Julen Erezuma gernikarra izan zen irabazlea, 173,50 puntu eskuratuz. Paule Ixiar Loizaga sopeloztarrak bigarren postua lortu zuen, 160 puntugaz; eta Galder Bilbao ‘Txapi’ leioaztarra bosgarren lotu zen, 138 puntugaz.
Hurrengo eta azken saioa maiatzaren 26an (zapatua) jokatuko da Abadiñoko Errota kultur etxean, 17:30ean, Uribe Kostako ordezkari barik.