Aimar del Pozo gazte sopeloztarrak tetraparexia gaixotasuna dauka; gaitz horrek paralisi zerebral bat eragiten dio. Araitz Murillo neskato urduliztarrak garuneko paralisia dauka ere, meningitis batek eraginda. Horien sendatze-prozesua garestia da.
Beraz, ekimeneko helburua da adingabekoen gaixotasunei aurre egiteko dirua batzea. Sarrerak bihar bertan egongo dira salgai kultur etxean, bost euroan; bertaratzerik izango ez dutenek ere aukera dute diru-ekarpena egiteko, honako kontu-korronte honetan diru-sarrera eginez: ES04 2100 4952 15 2100168442.
Ramon Astikak aurkeztuko du ekitaldia; Urdulizko auzotarra eta "bilbainadetan" aditua da. Gainera, Beti Aurrera, Azul Bilbao, Iñaki Basabe eta Los Txikis musikarien ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da.
Ekitaldiaren kartela