Udazkenean kantatuko duten Uribe Kostako bertsolariak honako hauek dira: Peru Vidal Gurrutxaga (Plentzia), Arrate Illaro Etxebarria (Getxo), Imanol Uria Albizuri (Algorta), Inazio Vidal Gurrutzaga (Plentzia), Itxaso Paia Ruiz (Algorta), Unai Mendiburu Valor (Algorta), Ekaitz Larrazabal Gutierrez ‘Katxo’ (Getxo), eta Paule Loizaga Legarra (Sopela).
Fasea bost kanporaketekaz hasiko da; horietan lehiatuko dira Oihana Bartra Arenas 2014ko finalista eta Udabarriko Fasean puntuazio onena lortutako 29 bertsolariak. Kanporaketa bakoitzeko irabazlea zuzenean igaroko da hiru finalaurrekoetako batera, 2016ko finalistakaz batera; puntuazio onena lortutakoek osatutako dute koadroa. Azkenik, zortzi bertsolari joango dira finalera: finalaurreko bakoitzaren irabazlea eta, gainerakoetatik, puntuaziorik onena lortutako bostak.
Abadiñon ez zuen jardun Uribe Kostako bertsolari batek ere. Irabazlea Arkaitz Zipitria Mendizabal arrigorriagarra izan zen.