Gaitasun digitalak hobetzeko doako ikastaroa Bilboko Euskararen Etxean

Iker Rincon Moreno 2018ko eka. 4a, 10:54
Hilero teknologiarekin lotutako doako ikastaro bat egiten da Bilboko Euskararen Etxean. © AZKUE FUNDAZIOA

Hezkuntza arloagaz lotutako teknologia ikastaroa egingo da Bilboko Euskararen Etxean, ekainaren 22an eta 23an. Publiko orokorrari zuzendutako 12 orduko ikastaro teoriko-praktikoa izango da, Azkue Fundazioak eta Talaios kooperatibak elkarlanean landutakoa.

Hiru gai landuko dira ekaineko ikastaroan; batetik, gaitasun digitalaren markoa -DIGCOMP-, irakasleei eta ikasleei eskatzen dizkion gaitasunak ezagutzeko eta lantzeko tresnak emanez; NIA (PLE) zer den eta hori eratzeko tresna eta estrategia posibleak landuko dira; eta bizi osorako formazioa eta joerak aztertuko dira. Hiru saiotan banatuko da ikastaroa; ekainaren 22an, barikua, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era; eta ekainaren 23an, zapatua, 10:00etatik 14:00etara. Ikastaroa Talaios Kooperatibako kideek gidatuko dute.

Izena ematea doan da baina parte hartzaileek Azkue Fundazioaren webguneko inprimakia bete behar dute.

'Sartu gurekin teknologiaren ur handitan'

Publiko orokorrari zuzendutako hainbat ikastaro eskaini dituzte dagoeneko Azkue Fundazioak eta Talaios kooperatibak, elkarlanean. Hilero, teknologiagaz lotutako doako ikastaro bat egiten da Bilboko Euskararen Etxean. 

Jendearen formakuntza teknologikoan laguntzeko asmoagaz ipini da martxan proiektua. Honela azaldu dute antolatzaileek: "Sarritan teknologiaren mundua informatikariekin bakarrik erlazionatzen da, baina mundu guztiarentzat da erabilgarria; ikasle zein irakasle, zientzialari, soziologo… Edozeinentzat aproposak dira doako ikastaro hauek; oinarrizko gauzak era teoriko-praktikoan landuko ditugu ikuspuntu kritiko batetik". Mundu digitala ulertzen lagunduko dute ikastaroek, oinarrian "sormena, inspirazioa eta berrikuntza" edukita.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun