Metro Bilbaok udako ordutegiari heldu dio

Iker Rincon Moreno 2018ko eka. 4a, 12:07
Barikuetan eta jai bezperetan ere gauez metroa hartu ahal izango da, irailaren akabura arte.

Ekain, uztail, abuztu eta iraileko barikuetan eta jai bezperetan, gauez, tren-zerbitzu etengabea emango du Metro Bilbaok. Joan den ekainaren 1ean hasiera eman zioten ordutegi berriari.

Zerbitzua udaldira eta herri eta auzoetako jaiek gehitzen duten eskarira egokitze horrek ekaina eta iraila bitarteko ostiral gauak ere hartzen ditu. Era berean, jaien bezperetan ere (uztailak 30 eta abuztuak 14) trenak ibiliko dira gau osoan. 

Zerbitzu horiek eta gainerakoak atal honetan daude ikusgai.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun