Ekimena 13 eta 17 urte arteko neska-mutilei zuzenduta dago; ordutegia 15:30etik 19:00etara izango da. Hala, Gorlizen, Lemoizen edo Plentzian erroldatutako gazteek 45 euro ordaindu beharko dute, aste bakoitzeko; eta gainontzeko udalerrietakoek 65 euro. Besteak beste, Gorlizko Kultur Etxean eskura daiteke informazio gehiago.