Patxi Markesek eta Iñaki Bilbaok espetxean 20 urte daroatzatela salatuko dute

Iker Rincon Moreno 2018ko eka. 5a, 14:04

Arkaitz Goikoetxea, Asier Borrero, Iñigo Gutierrez eta Aitor Cotano preso politiko algortarrek espetxean 10 urte bete dituztela salatu dute egunotan. © SORTERRIRA

"Patxi Markes: 20 urte bahituta" goiburupean, elkarretaratzea egingo dute gaur, martitzenean, 20:00etan, Berangoko Gudarien plazan.

Bihar, berriz, Iñaki Bilbao Gaubeka ere espetxean 20 urte daroatzala salatuko dute, 19:30ean, Urdulizko BBVAren aurrean.

Gaur bertan bete dira 20 urte Ertzaintzak Iñaki Bilbao eta Patxi Markez berangoztarra atxilotu zituenetik. Berangoztarra zegoen etxe berean zen Ina Zeberio ETAko burkide Lizartzarra hilik suertatu zen. Etxebizitza horretan, Urdulizko herritarra den Iñaki Bilbao Gaubeka atxilotu zuten. Ondoren, beste 14 pertsona ere atxilotu zituzten. Gaur egun, Patxi Markes Castello II (Albocasser) espetxean daukate, Euskal Herritik 550 kilometrora; Iñaki Bilbao, berriz, Zuerako (Zaragoza) kartzelan preso daukate, Euskal Herritik 300 kilometrora.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun