Bertan, Hernándezek bat egingo du Uribe Kostako harrobiagaz. Athleticeko lehenengo taldean dira honako hauek: Damaris Egurrola Wienke erdilari eta taldekide ohia; Andrea Sierra Larrauri atzelari eta Bizkerreko jokalari ohia; Andere Leguina García atezain getxoztarra eta Barrika, Plentzia eta Leioako futbolaria izandakoa; eta Garazi Murua Astorkiza atzelari getxoztarra, Bizkerretik Athleticera joan zena. Klubak baieztatu du lau jokalariek segituko dutela Joseba Agirreren agindupean, datorren denboraldian.