Ozeanoen Munduko Eguna dela eta, inguruko hainbat hareatza eta Butroe itsasadarra garbitzen lagundu ahal izango dute herritarrek: gaur, barikuan, Barrikako hondartzan ipini dute hitzordua, 18:00etan; bihar, zapatuan, Plentziako udaletxean, 10:30ean; eta etzi, domekan, Astondon, 10:30ean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!