Eskualdeko Gure Esku Dago taldeek jakinarazi dutenez, Uribe Kostako 4.179 lagunek parte hartu zuten giza-katean. Denera, 61 autobus mobilizatu ziren herrietatik Altubera hurreratzeko. Hala, datuak hurrengoak dira:
- Leioa: 2 kilometro, 7 autobus eta 404 parte-hartzaile.
- Gorliz eta Plentzia: kilometro bat, 6 autobus eta 360 parte-hartzaile.
- Erandio: kilometro 2, 8 autobus eta 420 parte-hartzaile.
- Berango, Urduliz eta Lemoiz: kilometro bat, 7 autobus eta 530 parte-hartzaile.
- Barrika eta Sopela: kilometro 2, 7 autobus eta 554 parte-hartzaile.
- Getxo: 3 kilometro, 26 autobus eta 1.911 parte-hartzaile.