Lehiaketan minutu bat eta bost minutu artean irauten duen bideoren bat bidali beharko da info@azkuefundazioa.org helbidera, ekainaren 15etik 30era bitartean, .mov edo .mp4 formatuan. Youtuben pribatuan igotako lanak ere lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute.
Gaia erabat librea izango da eta baita grabatzeko erabilitako teknika ere. Gazteek nahi dutena azaltzeko aukera izango dute, eta gura beste bideo bidali ahalko dira. Hala ere, baztertu egingo dira bideoak ondorengo kasuetan: giza eskubideen urraketa, bortizkeria, irainak, arrazakeria, sexismoa edota errespetu faltak adierazten duten lanak.
Horretaz gainera, aurkeztuko diren bideoek aurten grabatuak, originalak eta argitaratu bakoak izan behar dute. Modu berean, ez da onartuko aurretik beste lehiaketaren batean aurkeztutako lanik. Gainera, bideoak hizkuntz edukiren bat izatekotan (ahotsa, musika, elementu grafikoak...), horrek euskarazkoa behar du izan.
Saria
Btuber lehiaketako irabazleak youtuber ekipo profesionala lortuko du.