Joan den astean jazotako euri-jasak direla eta, Galindoko Hondakin Uren Araztegiak eta Ur Partzuergoak biltegiak hustu behar izan zituzten. Hala ere, euri-jasa horiek itsasadarraren ur-goraldia eragin zuten eta, horren ondorioz, hondoko lokatzak ere altxatu ziren.
Adituen arabera, kontaminazio fekalaren mugak itsasadarraren bokalean dauden hondartza ia denetan gainditu da, eta laster konpontzea espero da.