[Joan den ekainaren 8an egindako ekitaldian] Ane Negueruela lazkaotarrak hartu zuen hitza, gainerako ikasleen izenean. Ikasketetan lagundu dieten guztiei eskerrak eman ostean etorri zen kritika: praktikak egin bitartean "ospitalean altzari moduan tratatu gaituzuenak" aipatu zituen, "askotan mingarria" izan dela azpimarratuz.
"Mediku on eta euskaldunak gara!" aldarrikatu zuen Negueruelak. Hizkuntzari dagokionez, baina, "Vitorian ez dago zer ospatu, Bizkaian dagoenean on eta ez dagoenean hor konpon, eta Donostian ereiten jarraitu behar, uzta jasotzeko". Fisioterapiako eta Odontologiako ikasleak ere kexu agertu ziren, ikasketak euskaraz egiteko dauden zailtasunak direla-eta.
Bestelako "zauriak eta gabeziak" ere zerrendatu zituen ikasleak. Hala nola, medikuntzan emakumeak gehiengoa izan arren, gutxiengo sentiarazten dituztela adierazi zuen, "¿y dónde está el médico?" gisako galderekin.
"Izan dadila azkena, txotxongilo garena", bukatu zuen Negueruelak.
Ekitaldiaren bideoa (© IKER AGIRRE)
[Artikulu hau ARGIA.EUS-ek plazaratu du eta Cc-by-sa lizentziari esker argitaratu dugu HIRUKAn]