Matxismoari txartel gorria atera diote Ibaizabalen

Iker Rincon Moreno 2018ko eka. 18a, 11:41
Ekimenaren irudi bat. © ECUADOR ETXEA

Joan den eguenean, ehun bat emakumek ekimen sinbolikoa egin zuten Ibaizabalen: emakumezkoen Athletic talde seniorrari klubak hainbatetan uko egin dion gabarra irudikatu zuten, "Txinbito" ontzian nabigatuz, Portugalete eta Bilbo artean. A Plataformak antolatutako ekimenak txartel gorria erakutsi zion matxismoari.

Ekimenean parte hartu zuten egunerokotasunean, jendartean, kirolean, kulturan, zientzian... irabazleak diren 100 emakumek baino gehiagok, Ecuador Etxeak zabaldu duenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun