Biharko gaua argituko dute sutzarrek

Iker Rincon Moreno 2018ko eka. 22a, 18:00
Iaz ere hainbat elkarte batu zen Altzagan, udako solstizioa ospatzeko. HODEI TORRES

San Juan bezpera edo udako solstizioa tarteko, ekainaren 23an suak argituko du eskualdeko lur-zerua. Hala, udaberria atzean utzi, eta udari ondo-etorria egingo diote uribekostarrek.

Barrika

Udaletxeko plaza

Barrikako Jai Batzordeak antolatuta:

  • 21:30 Tai-xi erakustaldia.
  • 22:00 Silexagaz sua egiten ikasteko erakustaldia.
  • 22:30-23:30 San Juan sua ikuskizuna, Zirkozaurre akelarreagaz.
  • 23:30 Rock&Rollo taldearen kontzertua.
  • 23:30 Txokolate-dastaketa.

Ospakizunak ekainaren 24ra arte.

Berango

Lantzarte

  • 19:00 Umeentzako dantzaldia Azkona taldeagaz eta txokolate-dastaketa.
  • 20:00 Sua piztuko dute. Hanburgesak eta sagardoa.
  • 20:30 Xaibor musika-jartzailea.

Erandio

Altzaga

Hainbat elkartek antolatuta:

  • 18:00 Tailerrak, plazan.
  • 19:30 Kalejira, herrian zehar.
  • 21:30 Sua, Lanbide Heziketako institutuaren aurreko zabalgunean. Txokolate-dastaketa.

Getxo

San Nikolas plaza (Algorta)

San Juan Sua batzordeak antolatuta:

  • 18:00 Dantza-festa, Puski eta Txurruski pailazoakaz.
  • 19:30 Munduko dantzen erakustaldia.
  • 20:30 Txokolate-dastaketa; munduko postreak.
  • 21:00 Konjurua eta Urdiaingo San Juan Kantaia, Itxartuko lagunakaz.

Eroan paper zaharrak sutara botatzeko (plastikorik ez, mesedez).

Zubilleta auzoa (Algorta)

Zubilletako Jai Batzordeak antolatuta:

  • 20:30 Txokolate-dastaketa.
  • 21:00 Andrés Isasi Musika Eskolako banda.
  • 22:00 Zezen suzkoa.
  • 22:15 San Juan sua.
  • 23:00 Dantzaldia Bidean taldeagaz.

Ospakizunak ekainaren 24ra arte.

Malakate (Andra Mari)

Itxas Argia elkarteak antolatuta:

  • 19:00 Txitxi-burruntzia, txokolate-jana eta sardina-jana.

Gorliz

Andramariazpi

Gaminiz Bizirik elkarteak antolatuta, Gorlizko Udalaren laguntzaz:

  • 16:00 Umeentzako puzgarriak.
  • 18:30 Roklaunrola umeentzako antzezlana, Begira taldeagaz.
  • 20:00 Kalejira, trikitilariakaz eta buruhandiakaz.
  • 20:30 Askaria txistorragaz eta txokolateagaz.
  • 21:00 Sua eta txalaparta.
  • 21:45 Umeentzako dantzaldia.

Errementari Bidea

Aratz Dantza Taldeak eta Urris taldeak antolatuta:

  • 21:00 Txokolatea eta sua.

Leioa

Udaletxe-ingurua

  • 23:00 San Juan gaueko ikuskizuna, Hortzmuga taldeagaz, Boulevarden.
  • 23:45 San Juan sua, udaletxean.
  • 00:15 Txokolate-edana, J.R. Aketxe plazan.

Txosnagunea

Maritxu Teilagorrik antolatuta:

  • 18:00 Akelarrearen entsegua.
  • 22:30 Dantzaldia Trikiziogaz.
  • 00:00 San Juan gaueko akelarrea; ondoren dantzaldia berriro.

Ospakizunak ekainaren 24ra arte.

Lemoiz

Armintza

Armintzako Jai Batzordeak antolatuta:

  • 19:30 Triki-poteoa.
  • 22:00 Sua. Bass Herri Sound System.

Plentzia

Legarrondo

  • 19:00 Kontu Kontari: San Juan Bagileko.
  • 19:30 Txokolate-dastaketa.
  • 20:00 Itsasadarretik suaren igoera.
  • 22:00 Kontzertua, plazatxoan.

Sopela

Jauregizar plaza

  • 19:00 Babo Royal umeentzako ikuskizuna, Ganso taldeagaz, Jauregizar plazan.

Udaletxeko plaza

  • 21:00 Txokolate-dastaketa.
  • 22:00 Sua. Ondoren, Bilaka dantza-taldearen Negua ikuskizuna.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun