Sopelako Udaltzaingoa gizon bat ikertzen dabil gidabaimen barik harrapatu dutelakoan

Iker Rincon Moreno 2018ko eka. 19a, 16:22
© SOPELAKO UDALA

Joan den zapatuan, ekainaren 16an, Sopelako udaltzainek Erandioko 25 urteko gizon bat epaiketa azkarra egiteko deitu zuten gidabaimen barik gidatzen harrapatu ostean, udal-iturriek adierazi dutenez.

Gertaera, Sabino Arana kalean izan zen, arrastiko 17:00ak aldera, agenteek alkoholaren eta drogen kontsumoa prebentzio kontrol bat egiten zuten bitartean. Udaltzainek auto bat gelditu zuten eta gidariak gidabaimena ez zuela inoiz atera ikusi zuten. Halaber, alkoholemia-kontrola egin ostean, gidariak positibo eman zuen. Hortaz, epaiketa arin baterako deitua izan zen.

Aste-akabuan zehar, Sopelako Udaltzaingoak hiru kontrol egin ditu udalerriko hainbat tokitan. Horien ondorioz, sei gidari salatu dituzre arau-hauste desberdinak direla eta; beste auto bat ibilgetuta izan da segururik ez izateagatik; eta beste hiru alkoholemia-kontrolean positibo eman dute. Aurten, agenteek 200 proba inguru egin dituzte, udal-arduradunen arabera. Horietatik %4,37k positibo eman dute alkoholemia kontrolean eta, denen artean, %55,80 deituak izan dira droga-kontrola egitera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun