Gipuzkoan, igogailuen mantentze-sektorean, lider den enpresaren izena izango du Hondarribiko emakumeen traineruak. Euskal Herrian emakumezkoen taldeek dituzten arazoen jakitun, horiei laguntzeko erabaki tinkoa hartu du Bertako Igogailuak enpresak: "Hurrengo bi urteotan une atsegin asko biziko ditugula argi dugu, arrakasta garrantzitsuak lortuta. Eta badakigu jakin ere, hirugarren urtean gure harremanak aurrera egingo duela". Bertako Igogailuak enpresako langile asko eskualde horretakoak izateak zeresan handia izan du erabakian.
Hitzarmena sinatze-ekitaldian arraunlariakaz batera izan ziren Ibai Salazar, Bertako Igogailuak enpresaren ordezkaria eta Joxemi Elduayen, Hondarribia Arraun Elkarteko presidentea.
Ibai Salazar eta Joxemi Elduayen, Hondarribiako "Bertako igogailuak" traineruaren eskifaiagaz. CCBYSA GUREAN.EUS
EuskoTren Ligarako txartela lortuta
Aste bukaeran ekin diote lanari Hondarribia-Bertako Igogailuak taldeko kideek, eta Sestaon eta Zierbenan egindako lanari esker EuskoTren Ligarako sailkatu dira, San Juan, Orio eta Arraun Lagunak arraun-elkarteakaz batera. Hala, gorengo mailan jardungo dute.