Udako jaiak 2018

Jaietara txonbo egiteko!

Iker Rincon Moreno 2018ko uzt. 5a, 14:16

Hona hemen 2018ko udan eskualdean izango ditugun jai denen egitarauak, herriz herri eta auzoz auzo. Adi! Aurten gainera, udako jaien jarraipenak bideoz egiteaz gainera, horien denen berri emango duen aplikazioa sortu dugu. Horren inguruan gehiago jakin gura! Bada, segi irakurtzen!

HIRUKA komunikazio-taldeak hiru urte bete dituenean, beste baliabide bat opetsi gura dizue: HIRUKA app berria. Deskargatu HIRUKA aplikazioa Android (uztailaren 6tik aurrera) zein iOS (apur bat gerotxoago) sistema eragileak dituzten gailuetan, eta eroan Uribe Kostako udako jai denen informazioa zeure sakelan eta eskuan.

Herririk herri, jaien egitarauen berri jasotzeaz gainera, aplikazio horren bidez ospakizun horien bideoak zuzen-zuzenean ikusteko aukera izango duzue, baita argazki-galeriak ere. Are gehiago, app-a jaitsiz gero, irudi berritu eta txukun batez ikusi ahal izango dituzue HIRUKA webgunean dauden atal den-denak! Hori da hori mauka eta pagotxa!

  • Udako jaien gida: Uribe Kostako 10 herrietako (Barrika, Berango, Erandio, Getxo, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Sopela, Plentzia eta Urduliz) jai den-denen egitarau gaurkotuak.
  • Albisteak: HIRUKAk web orrian argitaratutako berri denak ikusteko.
  • Agenda: Eguneroko Uribe Kostako jarduera eta ekitaldiak ezagutzeko, herriz herri eta egunez egun sailkatuta. Kategoria ezberdinen arabera iragazi ahal izango dituzue edukiak. Horri lotuta, HIRUKAk umeei eta familiei begirako eskaintza indartu gura izan du, horiei leku berezia eskainiz.
  • Argazkiak eta bideoak: Herri bakoitzaren argazkien eta bideoen albumak ikusiteko.
  • Geolokalizazioa: Unean-unean jakin ahal izateko zer-zelako eskaintza dagoen zauden lekutik hurrenen.
  • SOS botoia: Sexu-erasoen aurkako botoi zuzena.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun