Udako jaiak 2018

Zazpi egunez gozatzeko aukera egongo da Itzubaltzetako festetan

Iker Rincon Moreno 2018ko uzt. 26a, 12:00

Itzubaltzeta/Romon eta Pinuetan, uztailaren 29an emango diete hasiera jaiei; ospakizunek abuztuaren 5era arte iraungo dute.

Egitaraua:

Uztailak 29, domeka. Nekazari Eguna

  • 10:00 Nekazaritza eta Artisautza Azoka, Kalamua kalean.
  • 10:00 Tabernen arteko Futbito Txapelketaren finala, Gobela kiroldegian.
  • 10:00 Poteo alaitua, Zasi Eskolagaz, kalerik kale.
  • 10:00 Pintxo-lehiaketa: Erromoko V. Pintxoaren Bila, tabernetan.

Uztailak 31, martitzena. Goitibehera Eguna

  • 13:00 Edozein jaki egiteko sariketan izen-ematea, Cervantes plazan.
  • 14:30 Jakien aurkezpena, Cervantes plazan.
  • 16:00 Edozein jaki egiteko sarien banaketa, Cervantes plazan.
  • 17:00 Aulkiak eta mahaiak batzea, Cervantes plazan.
  • 19:00 Goitibehera denak, txosnagunean.
  • 19:30 Goitibeheren kalejira, kalez kale.
  • 21:00 Goitibeheren igoera, Txistulariaren aldapan.
  • 22:30 Txistorra-jana, Dolores Ibarruri plazan.
  • 23:30 Dantzaldia, Oharkabe taldeagaz, Dolores Ibarruri plazan.
  • 05:00 Txosnaren itxiera, Dolores Ibarruri plazan.  

Abuztuak 1, eguaztena. Txupin Eguna

  • 11:30-17:30 Txikigunea, Xake plazan.
  • 12:00 Nagusien Etxearen aldeko poteoa, kalerik kale.
  • 15:00 Herri-bazkaria, Getxoko Etorkinen Plataformak antolatuta, Gobelondo kalean.
  • 16:30 Kuadrillen arteko olinpiadak, Gobelondo kalean.
  • 18:00 Txosnak zabaltzeko ordua.
  • 18:30 Buruhandiak eta txistulariak, Agurra Dantzari Taldeagaz, kalez kale.
  • 19:30 Ibar Nagusien Etxea elkarteko kideek pregoia irakurriko dute, ostean, txupinazoa, Kolas plazan.
  • 19:45 Kalejira.
  • 20:15 Euskal dantzen erakustaldia, Zasi Eskola eta Berantzagi taldeena, txosnagunean.
  • 21:30 Bertso-saioa, txosnagunean. Bertsolariak: Unai Iturriaga, Julio Soto, Nerea Ibarzaba eta Unai Mendiburu. Gai-jartzailea: Oier Iturralde Atano.
  • 22:00 Zezensuzkoa, trenbide-pasagunea zegoen lekutik abiatuta.
  • 22:00 Transformismoa, Ganeta plazan.
  • 23:00 "Herri indarraz erasotzaileak akatu! Gu gara manada feminista!" manifestazioa, txosnagunetik.
  • 23:30 Kontzertua, Bengalas disc-jokeya, txosnagunean.

Abuztuak 2, eguena.
Felix Arnaiz Eguna

  • 11:00 Tabernen arteko zelai erreko txapelketa, Cervantes plazan.
  • 11:30-17:30 Txikigunea, Xake plazan.
  • 12:00 Trikitia, txosnagunetik hasita, eta kalerik kale.
  • 12:30 Felix Arnaizi omenaldia, trenbide-pasagunea zegoen lekutik.
  • 15:00 Preso politikoen aldeko bazkaria, txosnagunean.
  • 18:30 Fanfarrea, kalez kale.
  • 19:00 Presoen lagunek egindako taloak, Gobelondo kalean.
  • 20:00 Cristina Sanchezi omenaldia, San José Langile elizan. Parte-hartzaileak: Georgina Barrios (piano-jotzailea), Amelia Rodriguez (sopranoa) eta José A. Fernández (baritonoa). Aurkezlea: Txus Diharce.
  • 21:00 Bertso-jira, txosnagunetik abiatuta. Bertsolariak: Uxue Alberdi eta Oihana Iguaran.
  • 21:00 Tekno Gaua, Dolores Ibarruri plazan.
  • 22:30 Kontzertuak: Sully Riot eta Radio Revolucion taldeenak eta Ane Guriarena, txosnagunean.
  • 23:59 Gazte Mugimenduaren ekitaldia, txosnagunean.

Abuztuak 3, barikua.
Nagusien Eguna

  • 11:30-17:30 Txikigunea, Xake plazan.
  • 12:00 Txistulariak, kalerik kale.
  • 12:00 Erretiratuen bazkaria, nagusien etxean.
  • 13:30 Muztio Rallya    , txosnagunetik abiatuta.
  • 17:00 51. Poteo Rallya, Gobelaurre errotondan.
  • 18:30 Fanfarrea, kalez kale.
  • 18:30 Dantzaldia, Trio Amigos de Swing    taldeagaz, Ganeta plazan.
  • 19:00 Presoen lagunek egindako taloak, Gobelondo kalean.
  • 19:00 Herri-kirolen erakustaldia: Inaxio Perurena (harri-jasotzailea), Julen Larrea (aizkolaria) eta Karmele Gisasola (harri-jasotzailea), Maiatzaren Bata kalean.
  • 21:30 21. Ska Reggae Jaialdia, txosnagunean. Musika-taldeak: Brailarians (Frantzia), Wild Man Riddim (Suedia), Gramophone Allstars Big Band (Katalunia) eta Mr. Pongo Band (Euskal Herria).
  • 22:00 Playbackak,     Dolores Ibarruri plazan.
  • 00:30 Kurloi Eskertiarraren Esnea discjokeya, Dolores Ibarruri plazan.  

Abuztuak 4, zapatua.
Popurri Eguna

  • 09:00 Erromoko VIII. Putxera Lehiaketan izen-ematea, Ganeta plazan.
  • 12:00 Erromoko Kantariak, kalerik kale.
  • 12:00 Kantuz Itzubaltzetan, kalez kale zehar.
  • 12:00 Trikitia, txosnagunetik abiatuta.
  • 12:00 Molto motorren lasterketa, Gobelaurre parkean.
  • 13:00 Txapelak Bat kantalagunak, Lolas tabernatik hasita.
  • 13:00 Kresaltxu Kantujira, Gure Etxea tabernatik abiatuta.
  • 13:00 Aerobica, txosnagunean.
  • 13:30 Euskal Preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko traka-poteoa, Kolas plazatik abiatuta.
  • 14:00 Erromoko VIII. Putxera Lehiaketa: lapikokoen aurkezpena, Ganeta plazan.
  • 15:00 Etxe Merke Eguna.
  • 15:30 Erromoko VIII. Putxera Lehiaketaren sari-banaketa, Ganeta plazan.
  • 17:00 Mus-txapelketa ofiziala, Branka kultur elkartean.
  • 17:00 Tiragoma-lehiaketa, Ganeta plazan.
  • 17:30 Yoyo-poteoa, txosnagunean hasita.
  • 17:30 Boxeo-erakustaldia, txosnagunean, Bunkerrek antolatuta.
  • 18:00 Scape Room herrikoia, Santa Eugenia plazan, Enigmak antolatuta.    
  • 18:30 Ezusteko proba, txosnagunean, Itzubaltzeta Gaztetxekoakaz.
  • 21:00 Show Gaua, Dolores Ibarruri plazan.
  • 22:00 Zezensuzkoa, trenbide-pasagunea zegoen lekutik.
  • 23:00 Kontzertuak, The Descent eta Su ta Gar taldeenak, txosnagunean.
  • 23:59 Euskal preso politikoak etxeratzearen aldeko kalejira, txosnagunean hasita.

Abuztuak 5, domeka.
Tortilla Eguna

  • 06:00 Alpargata pertsonaien topaketa, txosnagunean.
  • 07:00 Tanga-lasterketa, Santa Eugenia kalean.
  • 07:00 Iturri-lasterketa, Santa Eugenia kalean.
  • 08:00 Diana herrikoia, txosnagunetik abiatuta.
  • 11:00 Puzgarriak, Santa Eugenia plazan.
  • 12:00 Tortilla-lehiaketan izen-ematea, Ezequiel Aguirre, Echague Jenerala, Aurrezki Kutxa eta Gobelondo kaleetan.
  • 12:30 Tortillen aurkezpena, Ezequiel Aguirre, Echague Jenerala, Aurrezki Kutxa eta Gobelondo kaleetan.
  • 16:30 Plaza-dantza, Zasi Eskola taldeagaz, Gobelondo kalean.
  • 17:30 Tortilla-lehiaketaren sari-banaketa.
  • 18:30 Bilbainadak, Gaupasa taldearenak, txosnagunean.
  • 19:00 Sardina-jan herrikoia, txosnagunean.
  • 21:00 Sari-banaketa, txosnagunean.
  • 23:30 "Pobre de mí", kalerik kale.
  • 23:55 Azken traka, Ganeta zubian.
  • 23:59 Azken afaria eta playbacken errepikapena, txosnagunean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun