2018ko abuztuaren 31ra arte, jarduerak, bai hondarretan eta bai uretan, txanda bitan antolatuko dituzte. Goizetan, 11:00etatik 13:00etara, 60 urtez gorakoentzat izango dira batez ere (mantentzeko gimnastika, pilates, sorbalda osasuntsurako ariketak, aquamix erlaxazioa, aquafitness, uretako jolasak, aerobic, yoguilates edo zirkuitu osasungarria). Arrastietan, 15:30etik 17:30era, familia osoarentzat da programa (aquamix, ginkana, familia-zumba, “altxorraren bila”, multikirola, uretako jolasak, eskulanak edo herri-kirolak).