Itsas Martxan parte hartzeko piraguak erreserba daitezke

Iker Rincon Moreno 2018ko uzt. 11a, 17:47

Urtero legez, euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen eskubideen aldeko hondartzetako mobilizazioakaz bat eginez, itsas-martxa antolatu dute, abuztuaren 4an, Plentziako metro-geltokitik abiatuta, itsasadarretik badiaraino. Mobilizaziorako, piragua bikoitzak eska daitezke: erreserbak binaka egin beharko dituzte parte-hartzaileek, 687 740 199 telefono zenbakian.

Itsas-martxa zein Etxeratek paseotik egingo duen manifestazioa, eguerdiko 12:00etan aterako dira Plentziako metro-geltokitik. Behin mobilizazioa bukatuta, Plentzia eta Gorlizko Danontzat Gaztetxean, herri-bazkaria, umeentzako animazioa, musika zuzenean (La Tokokera eta Akerjenbe taldeakaz) eta beste hainbat ekkitaldi egongo dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun