Ekainean eta uztailean 1.492.385 pertsona joan dira Bizkaiko hondartzera; 2017an, berriz, 1.177.178 pertsona joan ziren hilabete horietan. Pertsona gehienak (1.029.276) uztailean joan dira hondartzetara. Bisitari gehien (ehun milatik gora) jaso duten hondartzak hauek dira: Ereaga (162.810), Arrietara-Atxabiribil (142.203), La Arena (134.819), Laga (127.427), Arrigorri (114.311) eta Bakio (102.000).
2017ko ekaineko eta uztaileko datuakaz alderatuta, ondorioztatzen da aurten ere eguraldia aldakorra izan dela, iaz legez; hala ere, aurten giro-tenperatura gradu batzuk altuagoa izan da. Aurten 17 eguzki-egun, 24 egun hodeitsu eta lau euritsu izan dira, eta 16 egunetan eguraldia aldakorra izan da; iaz, berriz, 20 eguzki-egun, 22 egun hodeitsu eta bederatzi egun euritsu, eta eguraldi aldakorra hamar egunetan.
Sororspen-zerbitzuak
Prebentzio, Sorospen eta Laguntzarako Zerbitzuak 4.096 lagun artatu ditu, gehienak (2.091) zauriengatik edo xabiroien ziztadengatik. 266 lagun intsektuen ziztadengatik artatu eta 88 uretan erreskatatu dituzte. Zerbitzuak artatu dituen pertsona guztien artean, 4.019 laguni alta eman diete sorosleen postuan lehen arreta jaso ondoren, eta beste 77 osasun-zentroetara eraman behar izan dituzte.
Garbiketari dagokionez, denboraldiaren lehenengo hilabete bietan, hondakinen bilketaz arduratzen den foru zerbitzuak 196.850 kilo zabor batu ditu, uztailaren 15era arte. Haietatik 72.229 kilo paperontzi eta edukiontzi berdeetan utzitako zaborrak dira, eta 8.600 edukiontzi eta paperontzi horietan. Gainerako 116.021 kiloak mareak hondartzan utzitakoak dira.
Azkenik, hondartzainen foru zerbitzuak 773 gorabeheratan esku hartu du ekainean eta uztailean, 2017an baino apur bat gehiago (766). Foru-zerbitzu horretan 108 erreklamazio aurkeztu dira, iaz baino gehiago (70).