Udako jaiak 2018

Santimamin iazkoaren moduko jai-egitarauaz gozatuko dute

Iker Rincon Moreno 2018ko abu. 16a, 09:00

Erandioko Udal Musika Bandak barikuan joko du. CCBYSA HIRUKA

Erandio eta Leioa arteko Santimami auzoko jaietan hainbat aldaketa aurreikusita zeuden aurton. Jai-batzorde berriak iaz hartu zuen jaien ardura, eta ohiko programari eutsi zion; aurten, berriz, egitaraua berraztertzen ahalegindu zen, baina emaitza iazkoaren oso hur egon da.

Bihar, barikuan, eta etzi, zapatuan, izango dira Santimamiko jaiak. Alain Beraza jai-batzordeko kideak joan den ekainaren amaieran aurreratu zuenez, bai ala bai mantentzekoak ziren jarduerak honako hauek ziren: disko-festa, umeei begirako jolasak nagusientzako luncha eta idi-probak. Ondoren, jai-egitarau osoa aztertu zuen jai-batzordeak, ekimen berriak antolatzeko asmoz; halere, iazko egitarauaren antzekoa izango da aurtengoa.

Jaiak desagertzeko arriskuan egon ziren orain dela urte bi, aurreko jai-batzordeko azken kideak ardurari utzi behar izan zionean. Iaz, talde berriak ohiko egitarauari eutsi zion.

Jaien egitaraua

Abuztuak 17, barikua, Santimami Eguna
11:00 Txupinazoa.
11:00 Umeentzako tailerrak eta ludoteka.
11:15 Kalejira.
11:30 Meza nagusia.
12:15 Erandioko Udal Bandaren kontzertua.
12:30 Lunch-omenaldia auzoko amama-aititentzat
13:00 Txinbera-txapelketa.
17:30 Umeentzako tailerrak eta ludoteka.
18:30 Idi-probak.
22:15 DJ baten emanaldia
 
Abuztuak 18, zapatua, Santimamitxu Eguna
11:00 Kalejira.
11:00 Puzgarriak.
11:30 Meza nagusia.
13:00 Bitsaren jaia.
14:00 Herri-bazkaria.
17:00 Mus-txapelketa.
19:00 Xaiborren disko-festa.
20:30 Txokolate-edana.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun