Egiluz 1998an jaio zen Getxon, eta umetan Romo taldean ibili zen, 2014/15 denboraldian Athleticen gazte-mailako taldean sartu arte. 2017/18 denboraldian jokatu zuen lehenengoz senior modura Baskonian, Bilboko klubaren bigarren filialean.
Nazionalitate bikoitza dauka Ander Egiluzek, AEBetako Idaho estatuan baititu erroak. Honenbestez, 2016an 19 urtez azpiko estatubatuar selekzioagaz jokatu zuen erdilari getxoztarrak.