Ingurumenari lotutako tailerrak antolatu ditu Ekogunek irailerako eta urrirako

Iker Rincon Moreno 2018ko ira. 4a, 10:58

Proposamen berriakaz hasi du Ekogunek ikasturte berria: Inguru minguru tailerrak. Arduradunek azaldu dutenez, horien helburua da txikienei inguruarekiko errespetua sustatzea. Tailerrok iraileko eta urriko barikuetan egingo dituzte, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten zazpi udalerrietan, 17:00etatik 19:00etara.

Ekogunek antolatutako tailer horiek 4 urtetik gorako umeei zuzenduta daude, baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzeko, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabearazteko eta birziklatzea eta berrerabiltzea bultzatzeko, besteak beste.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun