Bigarren eskuko azoka egingo dute hilaren 16an Gorlizen

Iker Rincon Moreno 2018ko ira. 7a, 09:31
Aukera On bigarren eskuko azokaren artxiboko irudia, Sopelako Jauregizar plazan. © URIBE KOSTAKO MANKOMUNITATEA

Datorren zapatuan, hilaren 16an, bigarren eskuko objektuen azoka egingo dute Gorlizko Ibarreta plazan. Euria izatekotan, frontoian izango litzateke merkatua.

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatearen Ekogunek antolatutako Aukera On merkatua goizeko 11:00etatik 15:00etara egongo da irekita, bigarren eskuko edozer gauza erosteko edo truke egiteko.

Aukera On merkatuaren helburuak dira, batetik, berrerabilpena sustatzea, eta, bestetik, zaramara ez botatzea beste batzuek erabiltzen jarrai ditzaketen produktuak.

Postutxoa jartzeko eta izena emateko aukerak

  • Posta elektronikoa: ekogune@uribekosta.eus
  • Faxa: 94 676 28 72
  • Posta arrunta, edo bertara joateko: Gatzarriñe 4, 48600 Sopela

Argibide gehiagorako, izen-emate fitxa eta arautegia begira daitezke.

 

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun