Baditugu aurtengo udako lehiaketaren hiru irabazleak, bejondeizuela!

Iker Rincon Moreno 2018ko ira. 13a, 17:00
"Ihesean" argazkiak irabazi du lehiaketako sari nagusia. IDOIA M.

Uribe Kostako abenturazaleen uda irudikatu gura izan dugu. Denera, 40 argazki batu ditugu, eta horien artean egindako zozketan hiruk jaso dute saria. Eskerrik asko parte-hartzaile denei!

Irabazleak

  • "Ihesean" argazkiari esker, Idoia M.-k irabazi du pertsona birentzako gau biko egonaldi bat Nekatur Nekazal Turismo elkarteko ostatuetan, logela edo apartamentuetan.
  • Victoria B.-ren "Arrats apela" irudiak irabazi du pertsona birentzako itsaski-jana, Algortako Portu Zaharreko Karola Etxea jatetxean.
  • "Laga" argazkiarekin, Andeka Z.-k pizza bi eta ardo botila bat irabazi ditu, Algortako Baster tabernan.
Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun