Kultura  Uribe Kosta 2018-09-14 11:58

Euskal Herriko kultura-ondarearen argazkiak sarituko ditu Azkue Fundazioak

2012az geroztik, mundu osoan egiten da "Wiki Loves Monuments" argazki lehiaketa. Helburua Wikipediako artikuluak argazkiekin aberastea da.

Euskal Herriko kultura-ondarearen argazkiak sarituko ditu Azkue Fundazioak
2017ko Euskal Herriko argazki onena: Egunsentia Gaztelugatxen. © EBAKI | Ikusi handiago | Argazki originala

Nazioarteko lehiaketaz gain, Azkue Fundazioak Euskal Herriko sariak eskaintzen ditu, euskarazko Wikipediarako argazkiak ateratzen dituztenentzako. Arabako, Bizkaiako, Gipuzkoako, Lapurdiko, Nafarroa Beherako, Nafarroako eta Zuberoako irudiekin hartu daiteke parte Azkueren Euskal Herriko ondare-lehiaketan. Iaz 722 argazki jaso ziren Wiki Loves Monuments lehiaketan.

Irailaren 1etik 30era bitartean egongo da martxan lehiaketa. Argazkiak Euskal Herrikoak zein lehiaketan parte hartzen duten beste edozein herrialdetakoak izan daitezke. Partaide bakoitzak, nahi adina argazki igo ditzake eta edozein momentutan ateratakoak onartzen dira.

Sariak

Euskal Herriko hiru sari eskaintzen ditu Azkue Fundazioak:

  • Euskal Herriko argazkirik onenari: Parrot Mambo Fly dronea.
  • Bizkaiko argazkirik onenari: Hero Session waterproof Go-proa.
  • Bilboko argazkirik onenari: Telefonoarekin argazki eta bideoak egiteko produktu sorta.

Horretaz gain, nazioarteko lehiaketak beste hamahiru sari emango ditu.

Lehiaketaren helburua

Wikipediako irakurle, lankide, argazkilari edo argazkigintzaren zaleak kultura-ondare diren monumentuen argazkiak egitera animatzea bilatzen da lehiaketarakin, Wikimedia Commonsera igoz, Wikipedian erabili ahal izateko. Horrela, Gizateriaren Ondareari buruzko artikuluak hobetu nahi dira.

Informazio gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa