Euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen aldeko martxa, domekan

Iker Rincon Moreno 2018ko ira. 18a, 18:47

Martxa zutabe bitan banatuko da: lehenengoa, Astrabudutik irtengo da; Leioa (10:15), Itzubaltzeta/Romo (11:00) eta Algorta (12:15) zeharkatuko ditu. Bigarrena Plentziatik irten eta Urduliztik (11:15) eta Sopelatik (12:15) igaroko da. Zutabe biak Berangon elkartuko dira, 13:30ean; eta ekitaldia egingo dute, 14:00etan.

Bazkarirako (15:00) txartelak ere salgai daude ohiko lekuetan, 10 euroan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun