Teknologiaren gaineko ikastaroak antolatu ditu Azkue Fundazioak

Iker Rincon Moreno 2018ko ira. 19a, 11:19

"Sartu gurekin teknologiaren ur handitan" goiburuagaz, hainbat ikastaro antolatu ditu Azkue Fundazioak, Talaios Kooperatibarekin elkarlanean.

Irailetik abendura artean, hilabetean behin izango dira ikastaroak, eta bakoitzak 12 ordu izango ditu; barikuetan goizean eta arrastian, eta zapatu goizetan. Bilbon egoitza daukan Euskararen Etxean dira denak (Agoitz plaza 1); argibideetarako bideak hona hemen: info@azkuefundazioa.eus eta 944 028 081.

Trebakuntza helburu duen proiektu baten baitako doako ikastaroak dira: "Sarritan teknologiaren mundua informatikariekin bakarrik erlazionatzen da, baina mundu guztiarentzat da erabilgarria; ikasle zein irakasle, zientzialari, soziologo… Edozeinentzat dira aproposak. Oinarrizko kontuak era teoriko-praktikoan landuko ditugu ikuspuntu kritikoarekin", jakinarazi dute.

Ikastaroak irailetik abendura bitartean

1- Burujabetza teknologikoa: askatasuna eta pribatutasuna sarean

Aztertuko diren galderak honakoak dira: Zer dago gure ordenagailuen barruan? Zer da sistema eragile bat? Zer da software librea? Pribatutasuna zelan kudeatu nire sakelako telefonoan? Zein da wifi sareen segurtasuna? Zer da hodeia?

Landuko diren gaiak:

  • Nire ordenagailua
  • Nire telefono mugikorra
  • Gure bizitza

Datak eta ordutegia:

  • Irailak 28, barikua: 10:00-14:00 eta 15:30-19:30
  • Irailak 29, zapatua: 10:00-14:00

Izena emateko: inprimakia bete.

2- Izan sortzaile: web-teknologiak ikasten

Web-teknologiak ezagutzen hasteko tresnak eskainiko dituzte: Mozilla Fundazioaren X-Ray Goggles, Thimble eta Webmaker.

Landuko diren gaiak:

  • Egunkari digital baten tripak ezagutu eta portada propioa idatzi
  • Web sinple bat egin
  • Web meme bat egin
  • Web-komiki bat egin
  • Web-postal interaktibo bat egin
  • Sakelako telefonoetarako edukia eta istorioak egin

Datak eta ordutegia:

  • Urriak 26, barikua: 10:00-14:00 eta 15:30-19:30
  • Urriak 27, zapatua: 10:00-14:00

Izena emateko: inprimakia bete.

3- Talde komunikazioa: komunikazio-tresnak eta informazio-kudeaketa 

Talde-komunikazioa eraginkorra izateko tresnak ezagutzera eman eta garatuko dituzte.

Landuko diren gaiak:

  • Posta zerrendak/Buletinak (Mailchimp)
  • Telegram/Whatsapp/Signal (Telegram)
  • Sare sozialen erabilera (Twitter)

Datak eta ordutegia:

  • Azaroak 23, barikua: 10:00-14:00 eta 15:30-19:30
  • Azaroak 24, zapatua: 10:00-14:00

Izena emateko: inprimakia bete.

4- Gaitasun digitalak: aro digitalerako heziketa

Gaitasun digitaletan heztearen gaineko garrantzia mahai gainean ipini eta garatu diren tresnak landuko dira, DIGCOMP marko barruan, berbarako. Hezkuntzan lan egiten dutenendako aproposa da, eta irakasleei eta ikasleei eskatzen zaizkien gaitasunak ezagutzeko eta lantzeko tresnak landuko dituzte.

Landuko diren gaiak:

  • Gaitasun digitalen markoa
  • NIA (PLE) bat egin
  • Bizi osorako formazioa eta joerak

Datak eta ordutegia:

  • Abenduak 14, barikua: 10:00-14:00 eta 15:30-19:30
  • Abenduak 15, zapatua: 10:00-14:00

Izena emateko: inprimakia bete.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun