Uda sasoia amaituta dago, eta horregaz batera herrietako jai gehienak. Oraindino badago zer ospatu, baina daborduko atzean utzi ditugu udalerrietako jai jendetsuenak. Hamaika izan dira horietan bizi izandako momentuak eta kantatzeko, dantzatzeko, maitatzeko, barre egiteko eta jolasteko uneak egon dira, besteak beste. Hala, gauza horiek denak akorduan izateko berriro, Uribe Kostako festa nagusietan grabatutako bideoak dakarkizuegu. Hemen bertan grabatutako jai denen bideoak daude; aukeratu ikusi gura duzuena zerrendatik eta goza ezazue!
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!