Alderdi Eguna ospatzera deitu dute Getxoko jelkideek

Iker Rincon Moreno 2018ko ira. 30a, 08:30

Jelkide getxoztarrak atzo, Forondan. © GETXOKO EAJ

Urtero legez, gaur Alderdi Eguna ospatuko du EAJk, Forondan. Atzo, bertan izan ziren zenbait militante getxoztar, gaurko ipini duten txosna atontzen amaitzeko. "Getxoko EAJ-PNV biharko #Prest!" adierazi zuten, aurtengo Alderdi Egunaren goiburuari erreferentzia eginda.

Jaialdia goizeko 10:00etan hasiko da, ondo etorriagaz. Ondoren, meza eta agintarien desfilea izango dira. Eguerdian, Andoni Ortuzar EBBko presidenteak eta Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak parte hartuko dute Alderdi Egunaren 42. edizioko ekitaldi politikoan. Horren ostean, gozagai izango dira herri-kirolak, erromeria eta disko-festa. Gainera, egun osoan, txikienek eta gaztetxoek hainbat entretenimendu izango dute aukeran: ludoteka, puzgarriak, rokodromoa, tirolina, jumping-a, eta quad- zein bizikleta-zirkuitua, sukaldaritza-eskolaz gainera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun