Javier Bilbao alkateak azaldu duenez, eskolak 2018ko urritik 2019ko ekainera bitartean izango dira; astean ordu biko bina saio egingo dituzte 120 ordu osatu arte. Izen-ematea Jentilbaso AEK euskaltegiagaz egin beharra dago, eta Gorlizko Iberrebarri plazako 5. zenbakiko zein Plentziako Kristo enparantzako 8. zenbakiko lokaletan lor daitezke ikastaroaren gaineko informazio dena eta eskabide-orriak.
Argibide gehiagorako: 946 773 646 telefono-zenbakia eta jentilbaso@aek.org posta-elektroniko helbidea.