Euskaraldia

Euskaraldia antolatzen jarraitzeko bilera irekiak

Iker Rincon Moreno 2018ko urr. 1a, 10:17

Euskaraldiaren aurkezpena Bilbon, artxiboko irudia. © TOPAGUNEA

Aurrera doa Euskaraldia ekimena eskualdean. Hala, egunotan talde eragileen hainbat bilera ireki egongo dira kanpaina antolatzen jarraitzeko. Era berean, Gorlizko kanpaina aurkeztuko dute aste-akabuan.

 Herrietako talde eragileen bilera irekiak:

  • Plentzia: urriak 2, martitzena; udaletxean, 19:00etan.
  • Sopela: urriak 3, eguaztena; Kurtzio kultur etxean, 18:00etan.
  • Gorliz: urriak 3, eguaztena; Sertutxenan, 19:30ean.
Horrez gainera, Gorlizko kanpainaren aurkezpen ekitaldia egingo dute domekan, hilaren 7an. Eguerdiko 12:30ean jarri dute hitzordua, Portalenan. Ondoren, kalejira egingo dute Ibarretara arte.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun