Kultura  Gorliz  Plentzia 2018-10-02 08:42

Euskara Agendak badu urriko egitaraua

Ikasturte berriagaz indarrez beteta dator Gorliz eta Plentziako Euskara Agenda bateratua. Hurrengo saioa bariku honetan, hilaren 5ean, izango da: Josu Bergarak kontzertua eskainiko du Gorlizko bilkura aretoan.

Euskara Agendak badu urriko egitaraua
Josu Bergara arituko da barikuan, Gorlizko bilkura aretoan. | Ikusi handiago | Argazki originala

Egitaraua:

Urriak 5, barikua

  • 19:00 Josu Bergara + Akorde txikiak, Gorlizko bilkura aretoan.

Urriak 7, domeka

  • 12:30 Gorlizko Euskaraldiaren aurkezpena, Ibarreta plazan.

Urriak 20, zapatua

  • Goizean Euskaraldiaren simulakroa, Plentziako Ontziola plazan.

Urriak 20, zapatua

  • 20:00 "Anton Garai" antzezlana, Plentziako eliz enparantzan.

Urriak 27, zapatua

  • 20:00 "Anton Garai" antzezlana, Gorlizko eliz enparantzan.

Urriak 28, domeka

  • 17:00 Bizkaiko bertsolari txapelketaren kanporaketa, Plentziako Jai Alai frontoian.

Urriak 31, eguaztena

  • 19:30 Aitziber Etxebarriaren "Nomada" liburuaren inguruko solasaldia, Plentziako Gaztelekuan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa