Izan ere, web-teknologiak konturatu ere egin barik erabiltzen ditugu egunerokoan, baina ez ditugu benetan ezagutzen. Horregatik, horiek ezagutzen hasteko, sei esperimentuko bide-orri txiki bat definituko dute ikastaro horretan, gustuko dutenak ezagutza horiekaz saltsatzen hasteko.
- Parte-hartzaileek egunkari digital baten tripak ezagutu eta portada propioa idatziko dute.
- Maite dituzten hiru gauzari buruzko web sinple bat egin.
- Web-meme bat, web-komiki bat eta web-postal interaktibo bat.
- Sakelako telefonoetarako edukia eta istorioak sortu.
Eta lan horietarako, Mozilla Fundazioaren X-ray Goggles, Thimble eta Webmaker tresna errazak erabiliko dituzte.
Ikastaroa urriaren 26ko eta 27ko aste bukaeran izango da: barikuan, goizez eta arratsaldez, eta zapatuan goizez.
Informazio gehiagorako edo izena emateko: Azkuefundazioa.eus
Ez ahaztu edonorentzat aproposak diren doako ikastaroak direla eta animatu teknologiaren ur handitan sartzera!