Motxiladun umeei buruzko berbaldia gaur Itzubaltzetan

Iker Rincon Moreno 2018ko urr. 5a, 12:31

Sare Herritarrak pare bat ekitaldi antolatu ditu aste-akabu honetarako, eskualdean. Gaur, barikua, urriaren 5ean, motxiladun umeei buruzko berbaldia egongo da, 19:30ean, Romo Kultur Etxean. Domekan, urriaren 7an, Orain Presoak ekimena aurkeztuko dute, 13:00etan, Sopelako udaletxeko plazan.

Gaurko berbaldian Olatz Barrenetxea psikologoak, Maialen Zuazo preso ohiak (bikotekidea kartzelan dauka eta alaba bat dute) eta Ibon Larrinaga boxeolari profesionalak parte hartuko dute. Domekako ekitaldiari dagokionez, Sareko Joseba Azkarragak, Ainhoa Etxebarriak eta Arantza Aldezabalek parte hartuko dute.

Bitartean, gaur arte, "Motxila etorkizunez bete" erakusketa ikusbide izango da, Algortako Villamonte kaleko kultur etxean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun