Herri Eskolak egingo dituzte barikuan Txorimalo gaztetxean

Iker Rincon Moreno 2018ko urr. 8a, 08:41

Euskal Herrian hezkuntza eredu propioa aldarrikatzeko eguna antolatu dute barikurako, urriaren 12rako. Ikasleok Zorrotz antolakundeak azaldu duenez, Hispanitatearen eguna da hori; hori dela eta, jai arrotz horiei planto egiteko deia egin diete Uribe Kostako ikasle denei. Horretarako, egun osoko egitaraua antolatu dute Getxoko Txorimalo gaztetxean.

Egitaraua:

  • 11:00 Kalejira, San Nikolas plazatik gaztetxeraino.
  • 13:00 Berbaldia.
  • 15:00 Bazkaria (tiketa 3 euroan. Jarri kontaktuan sare sozialen bidez eskuratzeko).
  • 17:30 ekitaldia.
  • 18:00 Plater irekiak eta karaokea.
  • 20:30 Kontzertua: Desobedientziaz.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun