Ekimena goizeko 10:30ean abiatuko da, bizikleta-ibilbide bategaz. Martxa Erandioko Obieta kaletik irten, eta Leioan eta Getxon hainbat geldiune egin ostean, Berangoko Moreaga parkean amaituko da, 12:30ak aldera. Bertan, txirrindulariei opariak eta mokadutxoak banatuko dizkiete. Era berean, neska-mutilentzako hamaika jarduera izango da. 13:00etan, apar-festa egingo dute, eguraldi egokia izanez gero. Eta ondoren, 15:00etan, disko-festa izango dute gozagai DJ Urkogaz. 16:00etatik aurrera, sendi osorako jolasak izango dira, festari amaiera emango dion txokolate-janaren aurretik.
Izen-ematea
Umeen Bizikleta Festan parte hartzea doakoa da, baina aurretik izena eman beharra dago. Gainera, derrigorrezkoa da umea helduren bategaz inskribatzea. Heldu bakoitzak ezin izango ditu ume bi baino gehiago erregistratu beragaz. Tramite denak jardunaldiaren webgunean egin daitezke lekuak amaitu bitartean, eta zenbakiak, ordea, Berangoko Decathlonen jaso ahal izango dira.