Joan den urriaren 16an, emakumea larri zauritu zen, norbaitek bere etxeari su emanda. Susmagarri nagusia bere bikotekidea da, joan den astelehenean atxilotu zutena.
Aixerrotako kideek gogorarazi dutenez, "erasoen aurrean, Aixerrota eta Euskal Herria Tinko" jokatuko dutela. Modu berean, "kalean, gauean, etxean, emakumeak aske" gura dituztela.
Arrastian, Bilbon ere izango da beste mobilizazio bat, Gómezen hilketa dela eta. 19:00etan, manifestazioa abiatuko da Arriaga plazatik, Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak deituta. Yolanda Jaén Gómez indarkeria matxistak Euskal Herrian hil duen zazpigarren emakumea dela nabarmendu dute. Sutea Leioako gazte-talde feministak bertaratzera deitu du.