Artefaktok, HIRUKA astekaria diseinatzen duen enpresak, aurkeztu du aldizkaria ÑH Sarietara. 2.000 lan baino gehiagoren artetik, eta kanporaketa bi gaindituta, aukeratu du nazioarteko epaimahai batek HIRUKA finalerako. Beste zortzi hedabidegaz lehiatu da tokiko eta eskualdeko argitalpenen kategorian: El Correo bizkaitarra, Valentziako Las Provincias, Kolonbiako El Colombiano, Portugaleko Jornal de Notícias, Jornal de Leiria eta Região de Leiria, Argentinako La Voz del Interior eta Brasileko O Povo. Hemen ikus daitezke irabazle denen izenak.
Buenos Airesen bildutako epaimahaiak erabaki du kategoria bakoitzeko irabazleak. Sariak urre, zilar eta brontzezko trofeoak dira. Momentuz "diseinu onena" saileko irabazleen izenak zabaldu dira, eta datozen egunetan jakingo da beste arloetako saridunak nortzuk izan diren (azal onena, atal onena...).
Tokikom Sarietan ikus-entzunezko onenaren saria jaso eta egun gutxira etorri da HIRUKAra ÑH Sarietan finalera ailegatu izanaren jakinarazpena. Era berean, finalista izan ginen Tokikomen azal onenaren mailan.