Euskarazko hiru ibilbide egingo dira azokan. Lehenengoa barikuan (azaroak 23), 19:00etan, eta beste biak zapatuan, bata 13:00etan eta bestea 18:00etan. Horietako bakoitzak 30-45 minutu inguruko iraupena izango du, eta parte-hartzaileek bost garagardo dastatzeko eta ekoizleakaz berba egiteko aukera izango dute.
Gonbidapena irabazteko modua honakoa izango da: HIRUKAk albiste honen berri emango du bai Twitterren bai Facebooken. Oraindino ez bazara, egin zaitez gure jarraitzaile sare sozial horietako batean (hobe bietan!) eta bertxiotu (Twitterren kasuan) edo partekatu (Facebookenean) aipatutako sarrera. Hala egiten dutenen artean zozkatuko dugu Beerbaora joateko gonbidapen bikoitza, bariku arrastian. Irabazlearen izena astelehenean jakinaraziko dugu.
Gonbidapena irabazteak ibilaldi gidatuan parte hartzeko aukera baino ez du ematen. Hura amaitutakoan azokan geratu gura duenak sarrera erosi beharko du txarteldegian (10-11 euro). Garrantzitsua da, bestalde, ibilaldia hasi baino hamar minutu lehenago egotea bertan.