Ekitaldia Bizkaia Frontoian egingo dute, Bilboko Miribilla auzoan, 18:00etan. Bertan, Bizkaiko kirol federazioek euren diziplinetan euskara bultzatzeko egiten duten lana kontuan hartu eta eskertuko dute erakundeek, Lorea Bilbao Euskara eta Kultura foru-diputatua buru.
Ekitaldian hainbat kirolari profesional izango dira: Leticia Canales surflaria, Naiomi Mathews borrokalaria, Ainhoa Tirapu eta Gaizka Garitano, Leire Etxaniz eta Mikel Urrutikoetxea pilotariak, Omar Fraile eta Eider Merino txirrindulariak, Iker Zabala arraunlaria eta Alex Txikon alpinista.