Herri Eskolak egingo dituzte bihar eskualdeko hainbat ikastetxetan

Iker Rincon Moreno 2018ko abe. 5a, 10:03

"Espainiar Konstituzioaren Egunean ezer ospatzerik" ez dutela aldarrikatzeko, Herri Eskolak antolatu ditu Ikasleok Zorrotz antolakundeak biharko, abenduaren 6rako. Hala, goiz osoko egitarauak antolatu dituzte Algortako, Erandioko, Leioako, Plentziako eta Sopelako ikasleek euren herrietan.

Egitarauak

Algorta:

  • 10:30 Telletxen hitzordua Aixerrotara igotzeko
  • 11:00 Ezagutza-jolasak
  • 11:30 Txikitik hezkuntza eraldatzera
  • 12:15 Hamaiketako musikatua
  • 12:45 Zapalkuntza hirukoitza
  • 13:45 Euskara tailerrak

Erandio (Altzaga ikastola)

  • 10:30 Zapalkuntza hirukoitza
  • 10:30 Txikitatik hezkuntza eraldatzera
  • 10:30 Hezkidetza
  • 11:30 Ikasleon eskubideak

Leioa (Betiko ikastola)

  • 9:30 Zapalkuntza hirukoitza
  • 10:30 Txikitatik hezkuntza eraldatzera "Hezkidetza eta ikasleon eskubideak"
  • 11:00 Pankarta eta argazkia egin
  • 12:30 Sexologia tailerra

Plentzia (Uribe Kosta BHI institutua eta Danontzat gaztetxea)

  • 11:30 Institutuan geldialdia
  • 11:45 Kalejira gaztetxeraino
  • 12:15 Txikitik hezkuntza eraldatzera
  • 13:00 Zapalkuntza hirukoitza
  • 13:30 Dokumental-emanaldia: "Tortura Euskal Herrian"
  • 14:30 Bazkaria, 3 euro.
  • 15:30 Bazkaloste girotua: Anbotoko Mari DJ

Sopela (Ander Deuna ikastola)

  • 10:30 Tailerrak kanpoaldean
  • 10:30 Aldarria irakurri eta pankarta jarri
  • 10:45 Hamaiketakoa
  • 11:30 Zapalkuntza hirukoitza
  • 12:00 Txikitatik hezkuntza eraldatzera
  • 12:00 Ikasleon eskubideak
  • 12:35 Hezkidetza eta feminismoa
  • 14:00 Ikastola itxi
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun