Antolatzaileek zabaldu dutenez, bost metroko olatuak espero dituzte txapelketaren XIII. edizioan. Olatu horiek egunaren lehenengo orduetan izango direnez, 08:30ean ipini dute proba hasteko ordua. Azaldu dutenez , "azkar igaroko den 'swell' bat izango da". Hala, "haizearen eta marearen baldintzak perfektuak, ezin hobeak, izango dira". Sari-banaketa 16:00etarako aurreikusita dago.
Getxo Surf bertoko klubak, Euskal Herriko Surf Federazioak eta Getxo Kirolak udal-erakundeak nabarmendu dutenez, "tamalez, gure faboritoa, Natxo Gonzalez, ez du parte hartuko, Hawaiin jokatu berri den Jaws Challenge txapelketan lesionatu baitzelako. Gainontzeko euskaldunak konfirmatuta daude". Hala, Gonzalezen ordezkoa argitzear honakoa da euskal surflarien zerrenda:
- Adrian Fernández de Valderrama
- Kosme Fernandez
- David Bustamante
- Aritza Saratxaga
- Guillermo Barandiaran
- Javier Horn
- Lander Sanchez
- Indar Unanue
- Axi Muniain
- Iker Muñoz
- Aritz Aranburu