Egitaraua:
Barrika
Abenduak 23, domeka
- 18:00 Antzezlana, udaletxeko plazan.
- 19:00 Olentzero eta Mari Domingi ailegatuko dira.
- 19:30 Umeei harrera.
- 19:45 Gaztainak eta txokolatea denontzat.
Berango
Abenduak 24, astelehena
- 18:30 Olentzeroren kalejira kultur etxetik pilotalekura.
Erandio
Abenduak 23, domeka
- 18:00 Erandiogoikoa. Olentzero eta Mari Domingi, elizan. Horrez gainera, Xaiborren emanaldia iluntzeko 20:30ean.
Abenduak 24, astelehena
- 17:00 Altzaga. Harrera, Azoka Zaharrean. Ondoren, kalejira, Irailaren 23a plazaraino, 18:30ean; eta amaitzeko, 20:00etan, antzezpena.
- 17:30 Astrabudua. Kalejira Ignacio Aldekoa ikastetxetik Jose Andres Mendiguren plazaraino, euskal dantzak eta saskiaren zozketa. Horren ostean, umeek aukera izango dute Olentzerogaz eta Mari Domingigaz egoteko.
Getxo
Abenduak 22, zapatua
- 17:30 Itzubaltzeta/Romo. Ipuin-kontalaria eta pailazoak, Gobelondon.
- 18:00 Neguri-Gobela. Kalejira, Jolastoki errotondatik Gernika parkera. Horren ostean, musika, gozo-lapikoak, gaztainak eta txokolatada egingo dituzte bertan.
Abenduak 23, domeka
- 11:30 Andra Mari. Umeentzako jolasak, parrillada, txistulariak, trikitilariak eta fanfarrea, Malakate parkean.
- 17:30 Itzubaltzeta/Romo. Umeentzako tailerrak eta harrera Olentzerori eta Mari Domingiri, San José elizan.
- 18:30 Areeta. Pailazoak, Eskoletako plazan.
- 19:00 Algorta. Umeen bertso-saioa eta, ordubete beranduago, pailazoak San Nikolas plazan.
Abenduak 24, astelehena
- 10:30 Areeta. Kalejira Eskoletako plazatik Bizkaiko Zubiraino. Erakusketa, euskal dantzak eta bertsolariak izango dira.
- 12:00 Algorta. Umeentzako tailerrak eta puzgarriak, Telletxe plazan.
- 12:00 Itzubaltzeta/Romo. Azoka Ibaiondo kalean, eta trikitilariak kalez kale, 13:30ean.
- 17:00 Andra Mari. Kalejira, kiroldegitik Malakate parkeraino. Horren ostean Olentzero erreko dute, Malakaten, 19:00etan.
- 17:00 Itzubaltzeta/Romo. Kalejira, Santa Eugenia plazan hasita. Hara bueltatu ostean Olentzero erreko dute, 19:00etan, eta txokolate beroaz gozatzeko aukera egongo da.
- 17:30 Algorta. Kalejira, Benantziotik San Nikolaseraino. Txokolate-jana, txalapartariak, bertsolariak... egongo dira.
- 18:30 Areeta. Kalejira, Eskoletako plazatik. Ondoren, euskal dantzak.
Gorliz
Abenduak 24, astelehena
- 12:30 Lirain abesbatza, kalez kale.
- 18:00 Olentzero eta Mari Domingiren kalejira, Ibarretatik.
Leioa
Abenduak 23, domeka
- 18:00 Txorierri. Kalejira eta harrera, Txou aretoan, 19:00etan.
Abenduak 24, astelehena
- 17:00 Herrigunea. Kalejira, Elexalde errotatik Kultur Leioaraino. Horren ostean, harrera, 18:30ean.
- 17:30 Lamiako. Kalejira, metro-geltokian hasita.
- 18:00 San Bartolome. Harrera, kulturgunean.
Lemoiz
Abenduak 24, astelehena
- 17:00 Olentzeroren kalejira Andrakan hasita; Armintzatik 17:30ean igaro ostean, Urizarren amaituko dute, 18:30ean.
- 19:00 Antzerkia eta gaztaina-dastaketa, udaletxe zaharraren ondoan.
Plentzia
Abenduak 24, astelehena
- 18:40 Kalejira, zubian hasita.
- 19:00 Antzezpena.
Sopela
Abenduak 24, astelehena
- 17:00 Kalejira, Larrabasterrako Urgitxieta plazatik udaletxeraino. Han, Olentzerori eta Mari Domingiri harrera egingo diete. Horrez gainera, sua piztu eta urte guztian gordetako makilatxoak erreko dituzte. Baserritarrez jantzita joateko eskatu dute antolatzaileek.
Urduliz
Abenduak 24, astelehena
- 18:00 Olentzeroren ibilaldia herrian zehar.