Gaur arte Bilboko Elizbarrutiko Uribeko bikariotzako burua eta Gotzain Kontseiluko kide izan da. Elizbarrutiak astelehenean publiko egin zituen ustezko erasotzaileari salaketa ipini diotela. Bizkaiko eskaut mugimenduak babesa agertu zien biktimei eta euren familiei. Antzeko beste kasurik balego jakinarazteko eskatu zieten gainerako kideei.
Euskalerriko Eskauten mugimenduak duela hilabete izan zuen abade batek aisialdiko heziketen testuinguruan izandako ustezko "portaera sexual desegoki" batzuen berri. Bilboko Gotzain nagusia den Mario Izeta ipini zuten kasuaren arduradun, eta Elizbarrutiari ikerketa abiarazteko eskatu zion. Astelehenean eman zuten gertakarien berri, eta kasua Bizkaiko Fiskaltzaren esku geratu dela jakinarazi zuten.