Hautatutako pertsonak gure komunikabideak dituen hiru euskarrietarako publizitatearen ardura izango du. Eskualdeko komertzio eta enpresen beharrak aztertuta, publizitate-eskaintza egokitu eta bateragarriak eskainiko dizkie. Eskualdeko komertzio eta enpresa berriak detektatu eta horiekaz harremanean jarriko da publizitate-eskaintzak egiteko. Bezeroei aukerarik onenak eskainiko dizkie, sektorea, urteko garaia eta lehiakideei aurre egiteko aukerak kontuan hartuta, besteak beste. Diseinu-lanetan ere laguntza eskainiko die bezeroei. Gainera, urteko publizitate-planifikazioa burutu beharko du.
Euskal Herriko beste tokiko hedabideakaz batera publizitate-arloa jorratu, adostu eta gure hedabideetara egokitu beharko du.
Baldintzak
Eskatzen dugu:
- Lan komertzialean eskarmentua izatea
- Uribe Kosta komertzialki ezagutzea
- Euskalduna izatea eta gazteleraz ondo moldatzea
- Komunikazio-gaitasuna, ahozkoa zein idatzizkoa
- Harremanetarako gaitasuna eta izaera dinamikoa
- Autoa eta gidabaimena izatea
- Photoshop eta Indesign ezagutzea
Baloratuko dugu:
- Diseinuaren eta iragarkien mundua ezagutzea
Eskaintzen dugu:
- Gure proiektuan parte hartzeko aukera, bazkide moduan
- Lanaldi osoko jardunaldia
Lekua: Getxo
Enpresa: HIRUKA Komunikazio Taldea
Lan-mota: Jardunaldi osoa
Soldata: 20.000-25.000